LEGEZKO OHARRA

1. Legezko informazioa

Xedapen hauek Leioa Berri Auto SL-k erabiltzaileen eskura jartzen duen Interneteko web honetako (aurrerantzean, “Webgunea”) zerbitzuaren erabilpena arautzen dute.

Erakundea: Leioa Berri Auto S.L.

IFZ: B48985295

Helbidea: Iparragirre etorb. 94, 48940 Leioa, Bizkaia.

E-posta: info@renaultleioa.es

Tlf. 944 58 01 91

Webgunea erabiltzen duenari erabiltzaile izaera ematen dio (aurrerantzean, “Erabiltzailea”), eta Legezko Ohar honetan datozen baldintza guztien onarpena dakar haren aldetik. Webgunearen zerbitzua, Erabiltzailea horri konektatuta dagoen denbora-tartera mugatzen da. Beraz, Erabiltzaileak Webgunea erabiltzea pentsatzen duen bakoitzean arretaz irakurri behar du Legezko Ohar hau, aldaketak egon daitezkeelako bai Webgunean bai Legezko Ohar honetan jasotako baldintzetan.

2. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

Webgune honetako eduki guztien jabetza intelektuala Leioa Berri Auto SL-rena edo hirugarrenena da, eta ez da inolaz ere ulertuko Erabiltzaileari horien gaineko ustiapen-eskubiderik uzten zaionik, ezpada Webgunea behar bezala erabiltzeko ezinbestekoa dena. Batzuk aipatzearren, Webgunearen edukitzat hartuko dira (aurrerantzean, “Edukiak”): testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, estekak eta ikus-entzunezko edo soinuzko beste edozein eduki, baita webgunearen diseinu grafikoa nahiz iturri kodeak ere.

Markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak Leioa Berri Auto SL-ren edo hirugarrenen jabetzakoak dira, eta Webgunera sartzeak ez du esan nahi marka, izen komertzial edota ikur bereizgarri horien gainean inolako eskubiderik esleitzen denik.

3. Webgunea erabiltzeko baldintzak

A.- Erabiltzeari buruz

Erabiltzaileak Webgunearen erabilera egokia egingo du, legean eta Legezko Ohar honetan ezartzen denarekin bat. Erabiltzailea erantzulea izango da Leioa Berri Auto SL-ren edo hirugarrenen aurrean betebehar hori ez betetzeagatik sor daitezkeen kalte eta galerengatik.

Berariaz debekatuta dago Webgunea Leioa Berri Auto SL-ren edo hirugarrenen ondasun edo interesen aurka egiteko asmoz erabiltzea, edo Leioa Berri Auto SL-ren edo hirugarrenen sare, zerbitzari eta gainerako ekipo informatiko (hardwarea) edo produktu eta aplikazio informatikoak (softwarea) gainkargatzeko, kaltetzeko edo hondatzeko moduan erabiltzea.

B.- Edukiei buruz

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du edukiak legearen eta Legezko Ohar hauetan ezarritakoaren arabera erabiltzeko, eta 1. zenbakian ezarritakoaren arabera aplikagarri izan daitezkeen baldintza, arau eta jarraibideak ere kontuan hartuta erabiltzeko.

Indarreko legediari jarraituz, Erabiltzaileak uko egingo dio honako jarduera hauek, batzuk aipatzearren, burutzeari:

• Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eskura jartzea, jendeari zabaltzea, eraldatzea edo aldatzea, legeak baimentzen duenean edo Leioa Berri Auto SL-k edo hura ustiatzeko eskubideak dituen titularrak berariaz baimendutakoan izan ezik.

• Erabilpen pribaturako erreproduzitzea edo kopiatzea jabetza intelektualari buruzko indarreko legediaren arabera softwaretzat edo datu-basetzat hartu daitezkeen edukiak, edota jendeari zabaltzea edo hirugarrenen esku jartzea, horretarako Erabiltzailea edo hirugarren bat eduki horiek nahitaez erreproduzitu beharrean bada.

• Webgunea osatzen duten eduki guztiak edo zati esanguratsu bat hala nola Erabiltzaileen eskura Leioa Berri Auto SL-k jarritako datu-basearen edukiak ateratzea edota berrerabiltzea.

C.- Datuak biltzeko galdetegiari buruz

Aurrekoaren nahiz beste edozein ondorioetarako Erabiltzaileak Webguneko galdetegien bitartez ematen duen informazio guztia egiazkoa izan behar du. Horretarako, Erabiltzaileak bermatzen du jakinarazten dituen datu guztiak egiazkoak direla, eta guztiz eguneraturik izango du Leioa Berri Auto SL-ri emandako informazioa, une oro Erabiltzailearen benetako egoera adierazita. Dena dela, Erabiltzailea izango da berak ematen dituen datu faltsu edo zehaztugabeengatik dagoen erantzule bakarra, baita emandako informazioagatik Leioa Berri Auto SL-ri edo hirugarrenei eragindako kalteei dagokienez ere.

4. Erantzukizunetik salbuespena

A.- Zerbitzuenak.

Webgunean sartzeak ez du esan nahi Leioa Berri Auto SL-k, nahitaez, birusik edo beste programa edo sistema kaltegarririk ez egotea kontrolatu behar duenik; izan ere, Erabiltzailearen eginkizuna da programa informatiko kaltegarriak antzeman eta garbitzeko tresna egokiak edukitzea.

Leioa Berri Auto SL-k ez du bere gain erantzukizunik hartuko Webgunearen zerbitzua ematean Erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipamendu informatikoetan kalterik gertatuz gero.

B.- Webgunearen eskuragarritasunari buruz.

Webgunera sartzeko, hirugarrenen zerbitzu eta hornidurak erabili behar izaten dira; besteak beste, telekomunikazio sareen bidezko garraioa. Zerbitzu eta hornidura horien fidagarritasun, kalitate, jarraitutasun eta funtzionamendua ez da Leioa Berri Auto SL-ren ardura. Hori horrela, gerta liteke Webgunearen bidez emandako zerbitzuak bertan behera gelditzea, ezeztatzea edo erabiltzaileek ezin erabiltzeko moduan gelditzea.

Leioa Berri Auto SL-k ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain, baldin eta telekomunikazio sarean hutsik edo deskonexiorik gertatzen bada eta, horren ondorioz, Webgunean zerbitzua emateko unean edo aurretiaz konexioa bertan behera gelditu, ezeztatu edo eten delako, erabiltzaileari edozein eratako kaltea eragiten bazaio.

• – Iradokizunak eta eztabaidak

ENPRESAk ez du bere gain inolako ardurarik hartzen Webgunearen edo lotutako webguneen bidez antolatzen diren eztabaida, foro, txat edo komunitate birtualetan sortzen diren komunikazio eta eztabaidengatik. Hartara, ez du inolako erantzukizunik izango Bezeroek, Erabiltzaile partikularrek edo kolektiboek aipaturiko komunikazio edo elkarrizketetan kalterik jasaten badute.

5. Izaera pertsonaleko datuak babestea

Erabiltzaileak Enpresari datu pertsonalik emanez gero, horrek era automatizatuan nahiz automatizatu gabean erabili ahalko ditu. Batera zein bestera, titularrak berariazko baimena ematen dio Leioa Berri Auto SL-ri emandako datu pertsonalak informatikoki erabiltzeko eta beraren datu basean sartzeko.

Titularrak eskubidea izango du Leioa Berri Auto SL-ren datu baseetan dauden bere datuak eskuratzeko, horien aurka egiteko, zuzentzeko eta ezeztatzeko.

Eskubide horiek gauzatzeko, edozein bide erabili ahal izango du Leioa Berri Auto SL-rekin komunikatzeko. Era berean, titularrak Leioa Berri Auto SL-ri baimena ematen dio emandako datuak hirugarren enpresei lagatzeko, baldin eta aurretiaz aipatu ditugun beharrizanak betetzeko ezinbestekoa bada enpresa horien esku-hartzea.

Datu pertsonalek erabateko babesa dute, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

Datuak biltzeko galdetegietan, izartxoa duten eremuak nahitaez bete beharrekoak dira; hartara, Erabiltzaileak datuok ematen ez baditu, Leioa Berri Auto SL-k zerbitzua ukatzeko aukera izango du.

Galdetegiko “bidali” botoian klik eginez gero, Erabiltzaileak berariazko baimena ematen du posta elektroniko bidez (edo beste edozein modutan) bidaliko diren jakinarazpen komertzialetarako haren datuak erabiltzeko.

6. Aplikatu beharreko legeria

Edonola ere, Lege Ohar hau eta beraren ondorioak bat etorriko dira unean-unean Espainian indarrean dagoen legeriarekin.